Betagarri
Taldea
Gasteizko zortzikoteak erakutsi du badagoela ska-rockarentzat lekua bai Euskal Herrian eta bai gure mugetatik kanpo ere. Ez hori bakarrik: dagoeneko zortzi disko ditu kalean, eta herri zapalduen alde eta gehiegikerien kontrako hitz zuzenak helarazita, gai da plazetan jendea dantzan jartzeko. Hizkuntza eta doinuen mestizajea aldarrikatzen du Betagarrik.
Diskografia
- Maketa (1994)
- Betagarri (1997)
- Arren Erro Zaharra (1999)
- 80/00 (2000)
- Freaky Festa (2000)
- Remix (2001)
- Arnasa Hartu (2002)
- Zuzenena (2004)
- Hamaika Gara (2006)
- Bizitzari txistuka (2009ko urriaren 29an, Elkar)
Taldekideak
- Iñaki Ortiz de Villalba, abeslaria.
- Aitor, gitarrajolea.
- David Gabiña, saxofoijolea.
- Gontzo, gitarrajolea.
- Iker Uriarte, bateriajolea.
- Mikel Sanz, tronboijolea.
- Unai Lobo, tronpetajolea.
- Pablo Rodriguez, baxujolea.
- Iosu, baxujole berria.