Hesian


Hesian

Taldea

Hesian 2006ko udan sortutako talde sakandarra da. Punk-rock eta hardcore melodikoen nahasketa bat ikusten da beraien abestietan, ska kutsu bat ere antzematen dela. Ezaugarririk aipagarriena, nahasketa oso erakargarriak sortzen duten bi ahotsak dira (emakume-mutil ahotsa).
Hitzei dagokienez, gizarte eta politika aldarrikapenak, edota sentimendu ezberdinen adierazpenak dituzte hizpide.

Diskografia

  • Musikaz Sakana Indartuz (MAITE DUGU)
  • Euskal Herriak Autodeterminazioa (EHak AUTODETERMINAZIOA kanta).
  • Maite Dugu EP 2007
  • Herriaren Oihua 2008 - Gor Diskak
  • Borrokatu eta irabazi 2010

Taldekideak

  • Fran (Ahotsa eta gitarra)
  • Xabi (Baxua)
  • Aritz (Bateria)
  • Mireia (Ahotsa)
  • Xabi (Gitarra)
  • Igotxo (Saxoa)
  • Eneko (Trompeta)
  • Karlos (Tronboia)